IRAGARKIA: AGURAINGO UDALERRIAREN ITXIERA PERIMETRALA
IRAGARKIA: AGURAINGO UDALERRIAREN ITXIERA PERIMETRALA
- Udalerriaren itxiera perimetrala, hortaz, udalerrian mugatu egiten da pertsonen sarrera eta irteera, dekretu horretan ezarritako salbuespenekin (osasun-zentroetara joatea; lanbide eta lan-betebeharrak; bizilekura itzultzea; adinekoen, adingabeen eta mendekoen laguntza eta zaintza; eta abar. Ikusi dekretua).
- Debekatuta dago eskola-kirola eta taldeko kirola egitea. Gimnasioetan, kirol-klubetan edo kiroldegietan programatutako ikastaroak edo jarduerak egiten jarraitu ahal izango dira, orain arte egiten ari ziren bezala.
Horrez gain, herritarrei gogorarazi nahi diegu zirkulazio askea 22:00etatik 06:00etara mugatuta dagoela, eta une honetan egin behar dugula gehien erabilera publikoko edo pribatuko guneetan familia edota gizarte-bilerak saihesteko (inoiz ez 6 pertsona baino gehiago), distantzia sozialari eusteko (1,5 metro), maskara erabiltzeko eta higienerako eta babeserako gainerako neurriak hartzeko, kutsatzeak geldiarazteko tresna egokienak baitira
Beste 1200 AGURAIN BONO merkataritza, ostalaritza eta gainerako zerbitzuak aktibatzeko
Aguraingo lehen 1.200 bonuak azkar saltzen direnez, Aguraingo Udalak, Lautada Bizirik ACICSArekin batera, AGURAIN BONO sorta berri bat kaleratu du, udalerriko pertsona gehiagok baliatu ahal izan dezaten ekimen horretaz. Gure herriko merkataritza, ostalaritza eta gainerako zerbitzuak modu arduratsuan suspertu nahi ditugu. Tokiko negozio txikiek Aguraingo kaleetan duten eragin positiboa azpimarratzen eta baloratzen dugu, argia eta bizia dira gure kaleentzat eta enpleguari eta jarduerari eusten laguntzen dute.
15 EURO ORDAINTZEN DITUZU AGURAIN BONO bakoitzeko, eta 20 EUROKO GASTUA egin dezakezu atxikitako edozein establezimendutan. AGURAIN BONO deskontatzeko udal aurrekontua 12.000 eurokoa da.
Abenduaren 30era arte, adin nagusikoek eta udalerrian erroldatuta daudenek Aguraingo udaletxeko harreran eskuratu ahal izango dituzte (Zapatari kalea, 15). Erroldatu gabeko pertsonek abenduaren 30etik aurrera eskuratu ahal izango dituzte. Pertsona batek gehienez ere 4 AGURAIN BONO erosi ahal izango ditu erosketaren unean, kanpaina osoan zehar. Horretarako, jatorrizko NAN/AIZ aurkeztu beharko da, aurrez aurre, edo hirugarren pertsonen baimenak, NAN/AIZ zenbakia adierazita. Udalak NAN/AIZ zenbakia gordeko du beharrezko egiaztapenak egiteko, pertsona batek bi sorten artean 4 AGURAIN BONO baino gehiago eros ez ditzan.
Aguraingo Udala itxita egongo da 2020ko abenduaren 24an eta 31n.
Kontsultatu hemen AGURAIN BONO ekimenari atxikitako establezimenduen zerrenda.